Hondar karratuen batura (labur, KKB) eredu estatistiko bateko doikuntza neurtzeko neurri bat da, behaketa bakoitzeko hondarra, behatutako balioa ken aurresan edo zenbatetsitako balioa alegia, karratura jaso eta behaketa guztietarako horien guztien batura kalkulatzen duena. Bereziki erregresio-ereduetan erabiltzen den kontzeptua da, eta testuinguru horretan karratuen batura azalduarekin baturik, karratuen batura osoa osatzen du. Karratu jasotzearen arrazoia hondar positiboak hondar negatiboekin ez konpentsatzean datza.
balio behatua eta
aurresan edo zenbatetsitako balioa badira honela kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[HKB=\sum_{i=1}^n(y_i-\hat{y}_i)^2\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-738a46235986e6540cc276d7ef71d716_l3.png)
Hondar karratuen batura lagin-tamainarekin zatituz, hondar bariantza delakoa kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, suma de cuadrados de los residuos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Karratu txikienakEstatistikan, karratu txikienak hainbat eredu estatistikoen parametroak estimatzeko erabiltzen den irizpidea da, eredutik espero daitezkeen balioen eta behatutako balioen arteko desbideratze karratuen batura minimotu egiten duena. Karratu txikienen…
Hondarra (estatistika)Estatistikan, hondarra lagin bateko behaketa bakoitzetik aldagai bati buruz eredu estatistikoak aurresan edo ezartzen duen baliorako distantzia da. Adibidez, ikasle batek azterketa batean jasoko duen kalifikazio erreala (K)…
Karratuen batura (estatistika)Estatistikan, karratuen batura balio batekiko diskrepantzia, distantzia edo desadostasuna neurtzeko erabiltzen den neurria da. Adibidez, 1,3 eta 6 balioek 4 balioari buruz duten diskrepantzia neurtzeko, hau kalkulatuko genuke:[latexpage]…