Hondar balioa aktibo batek bere bizitza erabilgarriaren bukaeran duen balioa da, orduan enpresarentzat baliagarria ez den arren, hura salduta eskuratu daitekeen diru zenbatekoa. Bereziki enpresak bizitza erabilgarri osoan aktibo horri buruz amortizatu beharreko zenbatekoa, amortizazio-oinarri deitzen dena, kalkulatzeko erabiltzen da; zehazki, amortizazio-oinarri hori eskuratze-prezioari hondar-balioa kenduz kalkulatuko da.
Hiztegia: ingelesez, residual value, salvage value; gazteleraz, valor residual.
Loturiko artikuluak
Erosketa-prezioa (eskuratze-kostua)Aktibo baten erosketa-prezioa edo eskuratze-kostua, erosketa-prfezioa edo eskuratze-prezioa ere deitua, erosketan ordaindutako prezioan gehi erositakoa eskura izan arte sortutako kostuen batura (ondasun horren garraioa, instalazioa, zergak eta erosketarekin…
Erabiliango balioaErabiliango balioa aktibo edo dirua sortzen duen elementu batek gerora sortuko dituen diru-fluxuen balio eguneratua da, arriskurik gabeko interes-tasa baliatuz. Adibidez, alokatzen dugun ibilgailu bati geratzen zaion 3…
Kontabilitate-balioaKontabilitate-balioa enpresa baten kontabilitateak ondareko elementu batek duen bati buruz ematen duen balioa da, aktiboen kasuan erosketa-prezioa ken amortizazio metatua ken hondatze edo narriaduragatik izandako galerak izango dena.…