Jatorri komuna izateagatik objektu edo entitate multzoen artean antzekotasuna dagoenean, homologia gertatzen dela esaten da. Biologian, espezie ezberdinetako organismoen anatomian eta fisiologian egon daitezkeen parekotasunak adierazteko erabiltzen da terminoa, beti ere espezie horiek jatorri komuna badute. Era berean erabiltzen da psikologian: portaerazko homologia portaeran espezie ezberdinek dituzten ezaugarri komunak izendatzeko erabiltzen da, antzeko portaera horiek arbaso komun batengandik badatoz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
AnalogiakJatorrian, analogia (antzinako grezierazko ana logon esamoldetik, "proportioz batekin bat") bi entitateen arteko antzekotasuna eta parekotasuna adierazteko erabiltzen den terminoa da. Horrela, bi gauza antzekoak eta parekoak diren bi…