Holismoa (definizioa)


KategoriakFilosofia

Holismoa bereziki gizarte zientzietan erabiltzen den ikuspegi epistemologikoa da, zeinaren arabera fenomeno bat errealitate osoaren ikuspuntutik aztertu behar den, fenomeno soil horren azterketa analitikoak ikuspegi mugatua emango digula sinetsita. Holismoaren arabera, osotasuna horren atalen bilketa baino handiagoa da, beraz. Ikuspegi holistikoaren ohiko adibide bat pertsona itsu batek elefante bat ukitzean hautematen duena da: ukipenez elefantearen atal batzuen ezagutza soilik eskuratu ahal izango du, baina azkenean ukitzen ari dena, bere osotasunean, elefantea dela jakitera heldu gabe, itsu batek ezingo du,beraz, inoiz elefantea modu holista moduan hauteman. Holismoaren lehen definizioa Christian Smuts-ek eman zuen 1926an, holismoa "osotasun bat eratzen duten gero eta konplxuagoak diren egituren sintesi sortzailea edo eraikuntza progresiboa da". Besteak beste, holismoa dinamika-sistemen metodologiaren oinarrian dago.  Holismoaren aurkako ikuspegia erredukzionismoa da.

Ikus, gainera

219 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.