Hizkuntzalaritza (definizioa eta kontzeptua)


Hizkuntzalaritza, hizkuntza orokorrean eta hizkuntza zehatzak aztertzen dituen jakintza-arloa da, bereziki bere egitura, funtzionamendua eta erabilera, bere jatorria eta denboran zehar duen bilakaera. Hizkuntza ezagutzaren, kulturaren eta gizartearen oinarrian dagoen giza fenomeno unibertsala izanik, beste diziplina zientifiko askorekin ere du lotura, hala nola soziologiarekin, soziolinguistikaren bitartez; filosofiarekin, hizkuntzaren filosofiaren bitartez eta hezkuntzarekin, glotodidaktikaren bitartez.

Hain arlo zabala izanik, bere barnean hainbat adar biltzen ditu, hala nola:

  • fonetika, hizketa-soinuen ekoizpena eta horien emaitza;
  • fonologia, hizkuntza jakin bateko soinuen esanahia eta horien ekoizpen indibiduala;
  • morfologia, morfemak eta haietatik hitzak nola eratzen diren aztertzen duena;
  • semantika, hitzen esanahia aztertzen duena;
  • gramatika, esaldiak eta perpausak eratzeko erregela-multzoa aztertzen duena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, linguistics; gaztelaniaz, linguística.

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.