Hizkuntza sinpraxikoa


KategoriakPsikologia

Hizkuntza edo komunikazio sinpraxikoa ekintzekin batera baliatzen den hizkuntza da, haurraren eta amaren (gurasoen) artean oso ohikoa dena, adibidez "apatx" esaten denean haurra eseritzean. Batzuetan, amaren eta haurraren artean hizkuntza eta komunikazio guztiz berezi eta partikularra sortzera hel daiteke, esanahi orokorrik gabe biek bakarrik ulertzen dutena, bien arteko harremanaren eta ekintzen testuingurura mugatua. Komunikazio horrek amaren eta haurraren arteko batasuna sendotzen du, baina haurrari autonomia kentzen dio, horrela ez baita gauza beste haurrekin edo ingurunearekin komunikatzeko. Komunikazio sinpraktikoaren iraunkortasunak amak haurrarengan sentitzen duen maitasun narzizistaren adierazgarria izan daiteke, haurra beretzat gorde nahian, haurrak hizkuntza erreala eta baliagarria bereganatzea oztopatuz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Troubles du langage chez les enfants de migrants - Juliette BOUCHET  (Thése), page 72.

 

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.