Hizketa pribatua edo hizketa egozentrikoa pertsonek, eta bereziki haurrek, euren buruarekin duten hizketa, besteengana zuzenduta ez dagoena. 2 urterekin agertzen da eta 7-8 urtera arte luzatzen da. Piagetek hizketa pribatua haurraren muga kognitibo eta sozialen erakusgarria dela adierazi zuen, eta beraz heldutasun eza adierazten zuela; hain zuzen ere, haurrak bere buruarengana jotzen zuen besteekin harremanetan jartzeko ezgauza sentitzen delako. Lev Vygotsky iritzi horren aurkakoa da, eta komunikaziorako baino, hizketa pribatuak bere buruari helburuak jarri eta portaera bideratu eta haurraren hizkuntzarako ahalmena pentsatzeko ahalmenarekin bateratzeko baliagarria dela baieztatu zuen. Ikerketek erakutsi dutenez, hizketa pribatua portaeraren kanpoko kontroletik barne kontrolerako tresnatzat har daiteke.
Ikus, gainera
Erreferentzia
- David J. Atencio: Private spaeech in The SAGE Encyclopedia of Educational Psychology.
Loturiko artikuluak
-
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…
Jabetza pribatuaJabetza pribatua ondasun bat eduki eta erabiltzeko eskubidea da, pertsonala (gizabanakoarena nahiz elkarte edo enpresarena) eta besterengarria, diruaren edo beste ondasunen trukean. Jabetza pribatuaren indarra eta ziurtasuna estatuak…