Hizkuntza ordezkapena


Hizkuntza-ordezkapena eskualde geografiko edo gizarte eremu batean hizkuntza baten ohiko erabilera publiko edo komunitarioa beste hizkuntza batekin aldatzea da, bertako hizkuntzaaren gutxipena eragin (ikus, gainera, hizkuntza gutxitua) eta erabateko galtzea (ikus, gainera, hizkuntza desagerpena) ere ekar dezakeena. Prozesu hau denbora laburrean, urte gutxi batzuetan zehar, edota belaunaldi batzuetan zehar garatzen da. Arrazoiak anitz dira, elkarrekin loturik askotan, baina funtsean hizkuntza ordezkatzailearen nagusitasunarekin du zerikusirik, estatuen hizkuntza politikak, hedabideen produktu kulturalek edo harreman ekonomikoek bultzaturik. Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, hizkuntza ordezkapena hizkuntza aldaketa-fenomeno osagarriekin batera gertatzen da, non bi hizkuntzek elkarren barne egitura aldatzen duten ordezkapen prozesuan zehar bestearen eraginaren ondorioz; bi hizkuntzen elkar eraginezko fenomeno horien multzoari adstratu deritze.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, language shift; gaztelaniaz, sustitución lingüistica.

 

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.