Hizkuntza hila egun hiztun naturalik ez duen hizkuntza da, egunerokoan beste pertsonekin komunikatzeko erabiltzen ez den hizkuntza alegia, baina garai batean hiztun-komunitate propioa izan zuena. Hizkuntza hila izan arren, egon daitezke hizkuntzaren ezagutza sakona duten pertsonak, baina haientzat ez da hizkuntza naturala, ezin baitute normaltasunez eta egunerokoan hizkuntza hori beste pertsona batzuekin erabili; halaber, hizkuntza hila izan arren, egon daitezke hizkuntza horren testigantza idatziak edo bestelakoak, beste hizkuntzetan utzi dituzten arrastoen bitartez, eta baita ere, hizkuntza hori nolakoa den eta nola erabili behar den zehatz-mehatz jasotzen dituzten gramatika et hiztegiak. Beraz, hizkuntza hilak ez du zertan izanik hizkuntza desagertua, batzuetan horrela bada ere.
Beste alde batetik, idatziz jasota eta beraz sistematizatu duaden hizkuntza hilak, hizkuntza biziak ez bezala, ez dira aldatzen: idatziz jasotako formak dira irauten dutenak, iraganeko testigantza moduan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, dead language; gaztelaniaz, lengua muerta.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hizkuntza naturalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan egunerokoan darabilzkigun hizkuntzak dira, batzuetan jaiotzatik ama hizkuntza gisa ikasi eta era espontaneoan erabiltzen direnak, hiztunen komunitate baten baitan, garapen historikoa eta…
Hizkuntza lotariakHizkuntza lotari edo lo dagoen hizkuntza komunitate etniko edo kultural batean hiztunek ezagutu baino arin eta erraztasunez hitz egiten ez duten hizkuntza minoritarioa da, hizkuntza hil bilakatzeko arriskua…
Hizkuntzaren desagerpena (hizkuntzaren heriotza)Hizkuntza baten desagertze prozesua, hizkuntzaren desagerpena, iraungipena, galera edo heriotza ere deitua, hizkuntza horren ordezkapen prozesua muturrera heldu eta horren hiztunik geratzen ez denean gertatzen den prozesua da.…