Hitzaurrea, aitzinsolasa edo atarikoa idatzitako obra baten edizioaren hasieran gehitzen den testu laburra da, egileak berak edo hirugarren pertsona batek egina, obraren alderdi zenbait azaldu, baloratu edo argitzea helbnuru duena. Hitzaurre batzuk gehitzen dira batzuetan, hainbat edizio argitaratu ondoren metaturik. Hitzaurrea obra baten paratestuaren elementuetako bat da, hitzaurreaz gain, izenburua, eskaintza, epilogoa eta oharrak jasotzen dituena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prólogo.
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
Ahozko literaturaAhozko literatura jatorrian idatzi gabeko literatura da, ahotsaren bidez erakusten eta transmititzen dena. Literatura tradizionalaren ohikoa modua da, batez ere herri-literaturari lotua, bereziki elezaharrak, ipuin laburrak, poemak, azken…