Espainian, Langileen Estatutuaren ondoren, lan hitzarmen kolektiboak, konbenio kolektiboak, lan hitzarmenak edo lan itunak langileen eta enpresarien arteko lan harremanak ezartzen dituzten arau nagusiak dira, negoziazio kolektiboaren ondorioz adostutakoak. Langilearen produktibitatea (ordutegiak, lan eta jai egunak), soldatak eta langileen eta enpresarien gainerako eskubideak eta betebeharrak zehazten dituzte.
Sindikatuen eta enpresarien ordezkarien artean adosten dira, eta hortik hitzarmen hitza, eta normalean urtebeteko iraupena dute, eta adostasun ezean, luzatu egiten dira. Derrigorrez aplikatu eta bete behar dira: enpresariak langile bat kontratatzen duenean, derrigorrez aplikatu behar dio dagokion hitzarmen kolektiboan ezarritakoa. Hitzarmen kolektiboen aplikazio esparrua enpresa (edo enpresako langile mota bat), enpresa multzo bat edo esparru geografiko bat (herria, probintzia, komunitate autonomoa edo nazio osoa) izan daiteke, beti sektore ekonomiko edo langile tipologia bati buruz; adibidez Bizkaiko metal sektoreko langileei buruzkoa izan daiteke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lan-kontratuaLan-kontratua enpresari eta langile baten artean adosten den lan-harreman formala da, non langileak enpresariarentzako zerbitzuak egitera konprometitzen den, kontratuan ezartzen diren baldintzen arabera (hala nola, lan-ordutegia, oporrak, ...),…
Lan eskaerak eta lan eskaintzakLan eskaerak edo lan eskariak euren lana enpresen eskura jartzen dituzten langileek egiten dituzte, lan bila ari direnean. Lan eskaintzak berriz, enpresek egiten dituzte, eskaintzen dituzten lanpostuak betetzeko…
Lan istripuakLan istripuak langile batek bere lanpostuan edo lanposturako bidean (in itinere, alegia) eta lanaren ondorioz izandako istripu edo ezbeharra da, horren ondorio zuzen gisa kalte fisikoa eragiten diona,…