Artikulu honek hirugarren adinaren kontzeptuaren ikuspuntu kritikoa agertzen du.
Hirugarren adina edo zahartzaroa agure eta adinduei ezartzen zaien adin-markatzailea da, agureak modu kolektibo eta orokorrean erabiltzen den kategoria eta etiketa. Muga lausoak ditu, eta 60 urtetik gorako pertsonak, erretiroa hartu duten pertsonak edo fisikoki autonomoak ez diren pertsonak izendatzeko erabiltzen dena. Ez da kategoria neutrala; izan ere, beste kultura batzuetan ez dute adinaren beharrik izan euren gizarte sistema antolatzeko, eta senidetasuna, etxekotasuna eta beste kontzeptuak erabiltzen dituzte subjektuak definitzeko. Gure garaian ordea, hirugarren adina da pertsona zahar bat definitzeko termino nagusia baina adina adierazteaz gainera, zahartzaroa diskriminaziorako erabiltzen den kategoria ere bada, adinaren dispositiboaren baitan. Ildo horretatik, estigmatizazioa ere gertatzen da zaharren inguruan, haiei buruz eratzen doan pobreziaren eta gaixotasunaren diskurtsoaren bitartez, printzipioz haiei laguntzeko bada ere. Beste adin taldeetatik bereizteaz gainera, adin tarte horretako pertsonak homogeneizatzeko tresna ere bada hirugarren adinaren kontzeptua, kontrola erosoago arrazionalizatzeko, haientzat aisia modu zehatzak proposatuz, toki jakin batzuetan (hogar del jubilado), eta gorputzaren moral jakinak "gomendatuz".
Hiztegia: ingelesez, old age; gaztelaniaz, tercera edad.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Estigmak eta estigmatizazioaEstigma (antzinako grezierazko stigma hitzetik, "punta duen objektu batekin egindako orban edo marka") gizarte harremanetan eragin negatiboa (diskriminazioa, bazterketa) dakarren ezaugarri pertsonal edo kolektibo berezia da, negatiboki baloratua eta…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Dispositiboa (Michel Foucault)Michen Foucaulten hitzetan, dispositiboa (jatorrian, dispositif, frantsesez) diskurtso, erakunde, arau eta lege, enuntziatu eta beste proposizioen multzo heterogeneoa da, funtzio estrategiko jakina duena gizarteko arlo batean, alegia indar…