Hiritarrak edo herritarrak komunitate politiko edo gizarte demokratiko bateko kide autonomo eta askeak dira, bertakoak izateaz gainera, komunitatean orokorrean aitortzen diren eskubide zibil guztiak dituztenak, eskubide horietatik eratortzen diren obligazio, betebeharrekin batera, eta komunitatea osatzeaz gainera, hura garatu eta aurrerabidean jartzeko ardura dutenak, beste hiritarrekiko errespetuan eta lankidetzan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ciudadanos (hiritarrak, herritarrak), ciudadanía (herritartasuna, hiritartasuna).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
KosmopolitismoaKosmopolitismoa edo kosmopolitanismoa (antzinako grezierazko κοσμοπολίτης -kosmopolites- hitzetik, "munduko hiritarra") jatorriz, arrazaz, etniaz, hizkuntzaz eta naziotasunez desberdinak izan arren, gizaki guztiok berdinak garela, eskubide berdinak ditugula eta bizikidetzan,…
Munduko herritarraMunduko herritarra edo mundu zabaleko herritarra bere burua mundu zabaleko herrialde guztietako pertsona guztien pareko eta kidekotzat hartzen duen pertsona da, eskubide gizatiar, zibil eta politiko berdinekin, eta…