Hirigune historikoa (alde zaharra)


KategoriakGeografia

Hirigune historikoa edo alde zaharra XIX. mendea baino lehenagoko hirigunea da mundu zabaleko hiri askotan, tokiko herentzia historikoa atxikitzen duena, garai bateko eraikin eta kale egiturekin. Europan harresiz inguratutako eremua zen askotan, maiz plaza batean bat egiten duten kale estuz osaturiko bilbe radiokontzentrikoa batez eratua. XIX. mendeko hiri hazkundearekin batera, harresiak bota eta hirigune zahar horiek eraikitzen hasi ziren zabalguneekin bat egin zuten. Hala ere, egun ere saturazio-, narriadura-, eta gizarte-arazoak (pobrezia, segregazioa, esklusioa, ...) arazoak izaten dituzten guneak dira, gobernu-erakundeetatik  alde zaharrak birgaitzeko ahaleginak egiten diren arren; batzuetan gentrifikazio-prozesuak ere jasaten dituzte, bertako populazio tradizionalak kanporatuz.

Ameriketako hiri kolonial askotan eta Asia nahiz Afrikako hirietan ere badira antzinako eraikinak atxikitzen dituzten hirigune historikoak. Egun, hirigune historikoak erakargarri turistiko nabarmenak dira, monumentu eta garai bateko hirien erakusgarri.

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.