Hirigune historikoa edo alde zaharra XIX. mendea baino lehenagoko hirigunea da mundu zabaleko hiri askotan, garai hartako eraikinak eta kale egitura atxikitzen dituena. Europan harresiz inguratutako eremua zen askotan, kale estuz osaturiko bilbe konplexu batez eratua. XIX. mendeko hiri hazkundearekin batera, harresiak bota eta hirigune zahar horiek eraikitzen hasi ziren zabalguneekin bat egin zuten. Ameriketako hiri kolonial askotan eta Asia nahiz Afrikako hirietan ere badira antzinako eraikinak atxikitzen dituzten hirigune historikoak. Egun, hirigune historikoak erakargarri turistiko nabarmenak dira, monumentu eta garai bateko hirien erakusgarri.
Loturiko artikuluak
Erakargarri turistikoakErakargarri turistikoak naturgune, herri, hiri, eskualde edo herrialde batean dauden elementu natural (paisaiak, mendiak, hondartzak, basoak, ibaiak, ...), artifizial (hirigune historikoak, monumentuak, eraikin singularrak, ...) edo kulturalak (jaiak,…
Perspektiba historikoa (ikuspegi historikoa)Perspektiba historikoa edo ikuspegi historikoa, ikertzen ari den gizarte fenomenoaren bilakaera denboran zehar nahiz hura aztertu duten teoriak aztertzea, problemaren egoera nahiz fenomenoaren beraren ikuspegi zabala lortze arren.…
Maximo historikoaMaximo historikoa (ingelesez, all-time high edo ATH) kotizazio edo bestelako aldagai ekonomiko batek denboran zehar lortu duen balio maximoa da.