Hiribilduak


KategoriakHistoria

Segurako hiribildua (Iturria: http://www.gipuzkoamuseobirtuala.net).

Hiribilduak (gaztelaniaz, villa) Erdi Aroan pribilejio batzuk, hala nola jurisdikzio berezia, azokak ospatzeko eskubidea adibidez, edo kanpoko erasoei aurre egiteko erregearen babesa eta laguntza, eskuratu zituzten gune populatuak izan ziren. Maiz harresi baten barnealdean eratu ziren (eta agian hortik dator hiribildu izena, etxeak oso bilduak zeudelako gune horietan). Hiribilduetan artisautza eta merkataritza izan ziren jarduera ekonomiko nagusiak. Hasiera batean txikiak izan arren, pribilejio horiei esker garrantzi ekonomiko eta sozial handia lortzen joan ziren inguruko feudoen aldean, non etxeak sakabanatuagoak zeuden eta jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.