Hirien geografian, aldiriak edo hiri periferia, batzuetan eremu azpiurbano edo suburbanoa eta errebal ere deitua, hirigune edo hiriko nukleo zentral baten inguruan gutxi gorabehera aparte dagoen hiri-eremua da,…
Hiri-zabalguneak edo, besterik gabe, zabalguneak, XIX. mendeko erdialdetik XX. mendeko erdialdera hiri zaharren inguruan sortutako hiriguneak dira, bereziki garaiko hazkunde demografikoak bultzaturik. Horien ezaugarri nagusia, izenak adierazten duen bezala, zabaltasuna da, ibilbide eta kale zabal eta zuzenekin eta alde zaharrekoak baino eraikin altuagoekin. Zabalguneen beste ezaugarri bat etxadien kuadrikula-diseinua da (ikus, plano ortogonala edo hipodamikoa), eta batzuetan ibilbide nagusien diseinu erradiala, puntu zentral batetik abiaturik.
Zabalgunean etxe burgesak biltzen dira, kalitate onekoak gehienetan, baina klase langileentzako auzoak ere biltzen ditu (etxe merke eta lorategi-hiri deitzen diren horiek ere bilduz batzuetan), zerbitzu eskasekin.
Zabalgunearen adibide garbienak Bartzelonako Eixample hirigunea da, Parisen Haussmannek diseinaturiko hirigunea, eta Euskal Herrian Donostiako Parte Zaharretik Amara bitartean zabaltzen den auzoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ensanche.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.