Hiri sakabanatua (hiri barreiatua)


KategoriakGeografia

Hiri sakabanatua. Colorado Strings, USA. Kredituak: David Shankbone - Wikimedia Commons.

Hiri sakabanatua edo hiri barreiatua biztanle dentsitate txikiko hiriguneak dira, etxebizitza bakarreko edo gutxiko eraikinekin, maiz eraikinetan integraturiko lorategi eta bestelako espazio zabalez hornituak, zerbitzu eta jarduera ekonomiko gutxirekin eta hirigunearekin ongi komunikatuta daudenak. XIX. mendean garaturiko lorategi-hiri eta antzeko hiri ikuspegien emaitza dira, hirian eta aldi berean populazio eskaseko eta landa itxurako eremu lasai batean bizitzearen abantailak uztartu nahi dituztenak, hiri trinko edo konpaktoak dituen arazoak saihestuz. Hala eta guztiz ere, denborarekin arazoak azalarazten joan dira hiri-eremu horien inguruan: eraikuntzaren eta azpiegituren kostua oso handia da, etxebizitza-eraikin handien aldean, eta auto pribatuaren dependentzia handia izaten dute, hiri sakabanatuaren zabalerak eta sakabanatzeak garraio publikoaren hedapena oztopatu egiten dutelako.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ciudad dispersa.

240 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.