Hiri berroneratzea administrazio publikoetatik, bereziki hiriko administrazioetatik, hiria edo hiriaren gune jakin bat berritzeko prozesua diseinatu, erabaki eta aurrera eramaten diren politika multzo bat da, arlo urbanistiko, ekonomiko…
Hiri plangintza edo hiri-planifikazioa hiri edo herri epe luzerako diseinua eta haren hazkundearen orientazioa aztertu, garatu eta ezartzen duten jardueren multzoa da, jarduera horiekin loturiko ezagutza eta teknikekin batera, honako hauei dagokienez: lurzoruaren erabilerak, bizitokien tipologia, azpiegiturak, mugikortasuna, kultura eta, oro har, hiria osatzen duten alderdi guztiak, gauzen eta pertsonen arteko lotura duen sistema gisa. Hiri osoari eragiten dionez, modu integralean planteatu behar da, hau da, hiria osatzen duten alderdi guztiak elkartuta eta koordinatuta, eta, beraz, diziplina arteko taldeen bidez garatu behar da. Halaber, hiri-plangintzak bertan eta inguruan bizi diren herritar guztiei eragiten dienez, modu parte-hartzailean, demokratikoan eta gardenean ere egin behar da. Espainian, hiri-garapenerako funtsezko tresna Hiri Antolamenduko Plan Orokorra da, udal mailan diseinatua eta onartua.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, planificación urbana.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.