Hiri-estatuak estatu independente eta subirano bat osatzen duten hiriak ziren, batzuetan haien inguruan lurralde txiki bat atxikitzen zutenak. Hiri-estatuen adibideak izan ziren Antzinako Greziako poleis direlakoak, ezagunenak Atenas eta Esparta izanik, eta Erdi Aroan Venezia eta Genova.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, city-state; gaztelaniaz, ciudad-estado.
Loturiko artikuluak
Hiri sakabanatua (hiri barreiatua)Hiri sakabanatua edo hiri barreiatua biztanle dentsitate txikiko hiriguneak dira, etxebizitza bakarreko edo gutxiko eraikinekin, maiz eraikinetan integraturiko lorategi eta bestelako espazio zabalez hornituak, zerbitzu eta jarduera ekonomiko…
Hiri-makrozefaliaHiri-makrozefalia (antzinako grezieratik, literalki "buru handia") hiri edo hiriburu batek inguruko lurraldean eta beste hiriekiko duen gehiegizko nagusitasuna da, lurraldeko biztanleria eta indar ekonomiko gehiena bilduz. Euskal Herrian,…
Hiri-sistemak eta hiri-hierarkiakHiri-sistema hiriek lurralde batean osatzen duten egitura eta sarea da, haien arteko harreman geografiko, politiko, sozial eta ekonomikoen bitartez, haiek guztiak lotzen dituzten garraiobide eta beste azpiegiturekin eta…