Hiri sakabanatua edo hiri barreiatua biztanle dentsitate txikiko hiriguneak dira, etxebizitza bakarreko edo gutxiko eraikinekin, maiz eraikinetan integraturiko lorategi eta bestelako espazio zabalez hornituak, zerbitzu eta jarduera ekonomiko…

Hiri-eskualdea espazio geografiko txiki batean biltzen diren eta elkar loturiko hiri-espazioa da, non hiriak elkarren artean hurbil dauden baino hiri-eremu jarraitua osatu gabe, hau da, hiri-aglomerazioa osatzera heldu gabe. Hiri-eskualdean, hiriak gainjartzera heltzen direnean, konurbazioa delako aglomerazioa sortzen da. Hiri-eskualdearen adibide bat Donostia-Irun edo Azkoitia-Azpeitia bitarteko espazioak lirateke. Hiri-eskualdeak bere baitan hiri oso handiak hatu eta milioi askotako biztanleria biltzen duenean, megalopolia dela esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, región urbana.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.