Hiri adimendua edo hiri adimentsua, ingelesezko smart city izenez ere ezaguna, hiriak bertako eta inguruko biztanleei eskaintzen dizkien aukera, zerbitzu eta azpiegituretaz gainera, teknologia digitala eta berrikuntza sistematikoki…
Hiri dentsifikazioa hirietako lurzorua modu intentsiboagoan erabiltzeko politika, estrategia eta prozesuen multzoa da, etxebizitzak eta jarduerak kontzentratuz. Dentsifikazioaren helburuak anitzak dira: alde batetik, hirien hedapen espaziala mugatu eta puntu batetik bestera mugitu behar izateko distantziak eta denborak murriztea, jasangarritasunaren alde; eta bestetik, aglomerazio-ekonomiak sortzea, gertu dauden jarduera eta eragileen arteko sinergiak ere sortuz. Halaber, interakzio soziala errazten da, dentsitate baxuko auzune erresidentziletan gertatzen den isolamendu sozialaren kontrara, batzuetan bizntaleriaren kontzentrazio handiak gatazkak ere sor ditzakeen arren. Bereziki garapen bidean dauden hirietan garatu beharreko estrategia da, denbora laburrean hedadura nahiz biztanleria hazkunde azkarra gertatu denean. Horretarako, etxebizitza eraikin kolektiboak, bertikalizazioa eta lurzoruaren erabilera mistoa dira izaten dira ohiko soluzioak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.