Hiri-ardatzak eskualde batean zehar errepidez eta baita beste garraiobideez loturik dauden hiriek osatzen duten lerro irudikaria. Hiri-ardatz bat eratzen duen garraiobide-lerro horren bitartez, hiri horien arteko harreman sozioekonomiko estuak garatzen dira. Espainian, hiri-ardatz nagusi hauek bereizten dira:
- kantauriar ardatza, Donostia ingurutik abiatu eta Oviedoraino luzatzen dena, Bilbo eta Santanderretik igaroz; ardatz hau, gainera, ardatz atlantikoko zatia da;
- ardatz mediterraneoa, Gironatik Cartagenaraino, Murtzian alegia, luzatzen dena, Bartzelona, Tarragona, Castelló, Valentzia eta Alacantetik igarotzen dena;
- Ebroko haraneko ardatza, Logroñotik, Tuteratik, Zaragozatik eta Lleidatik igarotzen dena, ardatz mediterraneoarekin bat egiteko;
- Andaluziako kostaldeko ardatz turistikoa, Cadizetik Almeriaraino luzatzen dena;
- Guadalquivirreko haraneko ardatz, Sevillatik, Kordobatik eta Jaenetik igarotzen dena;
- Galiziako kostaldeko ardatza, Vigotik Coruñara doana.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ejes urbanos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hiri-makrozefaliaHiri-makrozefalia (antzinako grezieratik, literalki "buru handia") hiri edo hiriburu batek inguruko lurraldean eta beste hiriekiko duen gehiegizko nagusitasuna da, lurraldeko biztanleria eta indar ekonomiko gehiena bilduz. Euskal Herrian,…
Hiri-estatuakHiri-estatuak estatu independente eta subirano bat osatzen duten hiriak, batzuetan haien inguruko lurralde txiki batekin. Hiri-estatuen adibideak izan ziren Antzinako Greziako Atenas eta Esparta, eta Erdi Aroan Venezia…
Hiri-sistemak eta hiri-hierarkiakHiri-sistema hiriek lurralde batean osatzen duten egitura eta sarea da, haien arteko harreman geografiko, politiko, sozial eta ekonomikoen bitartez, haiek guztiak lotzen dituzten garraiobide eta beste azpiegiturekin eta…