Ez nahastu lan hipotesi kontzeptuarekin.
Ikerketa zientifikoan, hipotesiak edo zehatzago hipotesi zientifikoak fenomeno erreal bati buruzko azalpenak dira, ideia, susmo edo uste moduan planteaturikoak, eta ikerketaren bitartez egiazkoak diren frogatu nahi direnak. Ikerketa objektibitatez eta zientifikotasunez garatzeko hipotesiak modu egokian planteatu behar dira, teoria baten baitan eraturik eta zehaztasunez, hipotesiak egiaztagarriak eta aldi berean faltsugarriak izango direla bermatzeko. Hori horrela, hipotesiak jakintza zientifikoa garatzeko baliatzen den metodo hipotetiko-deduktiboaren oinarrian dago. Dena den, falibilismoaren arabera, hipotesiak guztiz egia direla ezin da inoiz frogatu, eta beraz beti dira hutseginkorrak.
Loturiko artikuluak
Metodo hipotetiko-deduktiboaMetodo hipotetiko-deduktiboa edo hipotetiko-deduktibismoa lege eta teoria zientifikoak eratzeko metodo bat da, XVI. mendean Galileo Galilei-k (1564-1642) proposaturikoa. Guztiz onartutako metodo zientifikoa da, hainbat teoria zientifiko eratzeko balio…
Hipotesi estatistikoakHipotesi estatistikoak edo estatistika-hipotesiak populazio estatistiko bateko parametroei eta ezaugarriei buruzko uste edo suposizioak dira, biztanleria horretako lagin batetik jasotako informazioan oinarrituta, baliozkotu edo berretsi edo, aitzitik, baztertu…
Lan hipotesiakEz nahastu hipotesi zientifikoekin. Lan hipotesiak ikerketa edo erabaki prozesu batean abiapuntutzat hartzen diren suposizioak edo gidalerroak dira, egiazkotzat hartzen direnak, haietan oinarrituta aterako diren emaitzak edo ondorioak…