Proba estatistikoetan, hipotesi nulua probatu nahi den efektua ezeztatzen duen hipotesia da, lagineko datuekin alderatu egiten dena, efektua badela baieztatu ahal izateko, edo ez. Datuek erakusten ebidentzia sinesgarria ez bada hipotesi nulupean (ikus, adierazgarritasun-maila eta p balioa), hipotesi nulua baztertu egiten da, eta beraz probatu nahi den efektua baieztatu egiten da; datuak hipotesi nuluak adierazitakoarekin bat badatoz berriz, hipotesi nulua onartu egiten da, eta efektua ezin da probatutzat eman. Hipotesi nuluak ez dira inoiz egiazkotzat hartzen, eta faltsutu egin daitezke soilik (edo ez) baieztatu nahi den efektua baieztatzeko.
Loturiko artikuluak
Hipotesi estatistikoakHipotesi estatistikoak edo estatistika-hipotesiak populazio estatistiko bateko parametroei eta ezaugarriei buruzko uste edo suposizioak dira, biztanleria horretako lagin batetik jasotako informazioan oinarrituta, baliozkotu edo berretsi edo, aitzitik, baztertu…
Adierazgarritasun-maila (esangura-maila)[latexpage] Estatistikan eta hipotesi-probei buruz, adierazgarritasun-maila, esangura-maila edo esanguratsutasun-maila ($\alpha$ izendatzen dena) gertaturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi estatistiko bat baztertu eta ondorioz probatu nahi den efektua baieztatzeko baliatzen dena.…
p-balioaProba estatistikoetan, p-balioa estatistiko baten balioaren probabilitatea da, hipotesi nulua oinarritzat hartuz. balio horrek adierazten duen norabidean. Datuetan suertatu dena zenbateraino den harrigarria adierazten du (ikus, adierazgarritasun estatistikoa).…