Adierazgarritasun-maila (esangura-maila)


KategoriakEstatistika

Estatistikan eta hipotesi-probei buruz, adierazgarritasun-maila edo esangura-maila (\alpha izendatzen dena) gertaturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi nulua baztertu eta probatzen den efektua baieztatzeko baliatzen dena. Adierazgarritasun-maila aldez aurretik finkatzen du ikertzaileak. Adibidez, adierazgarritasun-maila %10 denean, ebidentziaren probabilitatea, p-balioa alegia,  %10 edo txikiagoa denean, hipotesi nulua baztertu egiten da. Oro har, adierazgarritasun maila txikia da, hipotesi nulua printzipioz sinetsi egiten dena izanik, ebidentzia argia (hipotesi nulupean probabilitate txikiarekin gertatzen den) eskatzen baita. Zehatzago, ohikoak dira %1, %5 eta %10eko adierazgarritasun-mailak, hipotesi nuluaren egiantzari buruz: hain zuzen, adierazgarritasun-maila zenbat eta handiagoa, orduan eta aiseago baztertuko da hipotesi nulua. Adierazgarritasun-mailako probabilitatea duen estatistikoaren balioa balio kritikoa da, eremu kritikoa mugatzen duena. Beste alde batetik, adierazgarritasun-maila I motako errorea da froga estatistiko batean, H_0 egia izanda, H_0 baztertzeko probabilitatea alegia. Ikus gainera, adierazgarritasun estatistikoa.

271 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.