Hierokrazia gizarte, talde edo erakunde batean apaiz eta klerikoen talde batek duen agintaritza eta boterea da, gehienbat gizarte bizitza arautzen duten dogma erlijiosoen bitartez ezarria. Bereziki Max Weber soziologoak landu zuen kontzeptua da; haren iritziz, hierokraziak, eta zehazkiago Eliza Katolikoaren hierokraziak, administrazio eta dominaziorako eredua da, estatu modernoek burokrazia sortzerakoan bereganatu dutena.
Ohikoa da hierokrazia eta teokrazia nahastea, baina kontzeptu desberdinak dira: teokrazian Jainkoaren ustezko borondateak agintzen duenean gertatzen da, liburu sakratuetan ezarritako legeen biartez. Hierokrazia, berriz, Jainkoaren legea oinarritzat izan arren, sistema konplexuagoa da, hierarkiak eta hark ezarritako arauek zuzentzen dutena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hierocracy; gaztelaniaz, hierocracia.
Loturiko artikuluak
Kleroa eta klerikoakKleroa (antzinako grezierazko kleros hitzetik, "talde") erlijio bateko hierarkiako karguen taldea da. Bereziki kristau elizei buruz erabiltzen da, kristautasunaren baitan sortu baitzen terminoa. Antzinako Erregimenean, kleroak hiru estamentuetako…
TeokraziaTeokrazia edo estatu teokratikoa herrialde bateko agintari erlijiosoak aldi berean bertako estatu buruak diren estatuaren forma da, adiera hertsian. Hala ere, estatua teokratikoa dela esaten da baita ere…
Goi kleroa eta behe kleroaGoi kleroa eta behe kleroa Erdi Aroa kleroa osatzen zuten bi talde bereiziak diren, botere eta pribilegio aski desberdinekin. Goi kleroa kardinalek, gotzaiek eta monategietako abade eta abadesek…