Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Hierarkia erakunde edo gizarte bateko banako eta erakundeen mailakatze bat da, irizpide sozial batzuen araberakoa. Hierarkia batean ordenatzeko erabiltzen diren irizpideak banako eta erakunde horien boterearekin, lidergoarekin eta beste ahalmenekin egon daitezke loturik; adibidez, enpresa batean hierarkia botereak ezartzen du, non nagusia enpresaren jabea den, eta horren azpitik langileak; langileen artean ere beste hierarkia bat egon daiteke, horien lidergoaren eta beste trebezien arabera, edo enpresan ezarritako helburuetarako egokia den heinean. Hierarkiak formalak izan daitezke, hierarkiak ezartzen dituen agintaritzak esplizituak direnean, zein informalak, era naturalean sortzen direnean. Hierarkiak bereziki paradigma funtzionalistatik aztertu dira, erakundeak xede eta helburuak betetzeko egokitasunari erreparatuz.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hierarchy; gazteleraz, jerarquía.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.