Hezkuntza edukiak (eduki didaktikoak)


KategoriakHezkuntza

Hezkuntza edukiak edo eduki didaktiboak hezkuntzako irakasgaiak osatzen dituzten jakintzak dira. Tradizionalki, jakintza horiek modu pasibo, lineal eta metakorrean transmititu dira, baina egun paradigma konstruktibista da nagusi hezkuntzako edukiak osatzerakoan, ikaskuntza esanguratsua eta  zeharkakotasuna bultzatuz besteak beste. Hiru motako eduki didaktikoak bereizten dira:

  • eduki kontzeptualak, munduko egitate, printzipio, datu eta legeei buruzkoak.
  • prozedurazko edukiak, ekitzen garapenarekin eta problemen ebazpenekin lotuak.
  • eduki aktitudinalak, arau, balio eta jarrerekin lotuak.

Beste alde batetik, eduki didaktiko LOMCE espainiar hezkuntza-legeak baliatu zuen terminoa ere bada, ikaskuntza prozesuan eskuratu beharreko eduki, ezagutzak eta trebeziak izendatzeko. 2021ean indarrean sartu zen LOMLOE lege berrian eduki didaktiko terminoa oinarrizko jakintza terminoarekin ordeztu zen.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.