Hezkuntza (definizioa)


KategoriakHezkuntza

Hezkuntza hezi aditzetik dator, eta beraz pertsonak (eta zentzu zabalean abere eta animalia batzuei ere aplikatu dakieke) gizartean bizi eta garatzen lagundu eta gidatzeko burutzen diren ekintza eta jardueren multzoa da, horien antolakuntza eta koordinakuntzarekin batera. Inguruko hizkuntzetan ere, jatorri etimologiko berbera du, gaztelaniaz (educación) eta frantsesez nahiz ingelesez (education), educare latinezko hitzetik datoz, eta pertsona hazi, elikatu zein zaintzea adierazten du. Beraz, pertsona gizartean modu egokian txertatzea, sozializazioa alegia, litzateke hezkuntzaren helburu nagusia. Aldi berean, pertsonaren ahalmenak eta potentzialitateak garatzea ere bada hezkuntzaren xedea. Horrela, hezkuntzaren helburua bikoitza da, soziala nahiz indibiduala, gizarteratzea eta pertsona indibidualki osatu eta garatzea.

Ikus, gainera

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.