Ez nahastu Hezkuntza bereizia kontzeptuarekin.
Hezkuntza berezia ikasleen behar pertsonal eta bereziak (ikus, hezkuntza behar edo premia bereziak) onartu eta horietara moldatzen den hezkuntza da. Behar horiek ikasleek izaten dituzten oztopo eta eragozpenekin dute zerikusia, hala nola oztopo fisikoak (ikusmenaren aldetik, adibidez), psikologikoak (atzerapen mentala, supergaitasunak) edo sozialak (ingurune familiarrean), pareko ikasleen hezkuntza prozesua normaltasunez jarraitzea eragozten dutenak. Tradizionalki, behar berezi horiek eskola berezi edo aparteko batean jartzen ziren, segregazioa jasaten zuten, eta horrela denbora luzean ikasle horiek bazterketa sozial nabarmena pairatu dute. Zorionez, egungo paradigma da ikasle horien normalizazioa garatzea da, defizita baino ezberdinak diren ikasleak direla baitaratuz, hezkuntza inklusiboaren bitartez euren garapen psikosoziala modu integralean bermatuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kurrikulu inklusiboaCurriculum inklusiboa ikasle guztien ezaugarriak, beharrak eta esperientziak aintzat hartzen dituen kurrikulua da, gelako ikasle guztiek ikaskuntza prozesuan parte har dezaten, aukera berdinekin, haien arteko ezberdintasunak gainditze aldera.…
Hezkuntza (definizioa)Hezkuntza hezi aditzetik dator, eta beraz pertsonak (eta zentzu zabalean abere eta animalia batzuei ere aplikatu dakieke) gizartean bizi eta garatzen lagundu eta gidatzeko burutzen diren ekintza eta…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…