Fenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…

Heteronomia eta autonomia (edo buru askatasuna) gizakion askatasunari buruzko kontzeptuak dira. Pertsona baten jokabidea, borondatea eta horien kontzientzia morala heteronomoak direla esaten da, kanpotik gidatuak direnean (tradizioz, agintaritzaz, sari baten esperoan, onarpen sozialaz). Berriz, jokabidea, borondatea, eta kontzientzia autonomoak direla esaten da, norberak erabaki dituenean, hausnarketa pertsonal baten ondorioz. Kant-en arabera, autonomoa izatea etikaz jokatzearen, hots, inperatibo kategorikoaren baldintzetako bat da, gizaki guztiontzat izatea edo unibertsala izatearekin batera.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.