Immanuel Kant filosofoak (1724-1804) inperatibo edo agindu kategorikoak eta hipotetikoak bereizi zituen. Inperatibo kategorikoak "egin A" motakoak dira; inperatibo hipotetikoak, berriz, "B nahi baduzu, egin A" motakoak dira. Agindu kategorikoak absolutuak, baldintzarik gabeak eta autonomoak dira. Agindu edo inperatibo hipotetikoekin kontrajartzen dira, horietan obligazio morala baldintzatua baita ("liburua itzultzen badizut, zor dizudan dirua emango dizut", adibidez). Kant bereziki inperatibo kategorikoak definitzen zegoen interesaturik eta horretarako baldintza hauek ezarri zituen:
- gizateria osoarentzat desiragarria izatea, unibertsala alegia. Adibidez, agindu kategorikoaren adibidetzat "ez da inor hil behar" aipatu ohi da, agindu hori salbuespenik gabe denok denontzat nahi genukeen arau morala delako. Zehatzago, agindu kategorikoaren definizio hauek eman zituen Kant-ek: "lege unibertsal bilakatzea nahi duzun eredu horren arabera jokatu ezazu" eta "gizateria, zeure burua nahiz beste guztiak, aldi berean xedetzat eta ez soilik bitartekotzat erabiltzen duzun eran joka ezazu.
- inperatibo kategorikoa lege autonomoa izatea, hau da, inork inposatzen ez duena: "zuk zeuk nahita, zure ekintzaren eredua naturaren lege unibertsala bilakatu ahalko balitz bezala jokatu ezazu", bere hitzetan.1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Transzendentala eta transzendentea (Kant)Immanuel Kant filosofoarentzat (1724-1804) , ezagutza transzendentala ezagutu nahi diren objektuei buruz baino, objektu horien esperientzia izan baino lehen objektu horiek ezagutuak izateko moduarekin loturiko a priori ezagutza…
Gardenki: Immanuel KantImmanuel Kant (1724-1804) Aro Modernoko filosofo handiena izan zen. Arrazionalismoa eta enpirismoa uztartuz, zer ezagut dezakegun, nola jokatu behar dugun eta bizitzan zer espero behar dugun galderei zorrotz…
Heteronomoa eta autonomoaHeteronomia eta autonomia (edo buru askatasuna) gizakion askatasunari buruzko kontzeptuak dira. Pertsona baten jokabidea, borondatea eta horien kontzientzia morala heteronomoak direla esaten da, kanpotik gidatuak direnean (tradizioz, agintaritzaz,…