Heterarkia (antzinako grezierako heteros hitzetik, "desberdin") dagoela esaten da sistema bateko elementuen arteko erlazioak sare moduan era malgu eta moldagarri batean arabera antolaturik daudenean, hierarkia baten araberako sailkapenak eta mailakatzeak baztertuz. Terminoa Warren Sturgis McCulloch neurofisiologoak (1898-1969) asmatu zuen 1945 urtean, burmuinean neuronek antolatzeko modua adierazteko. Gerora, konputazioan eta adimen artifizialean erabili da, programa eta errutinen maila goreneko antolaketa adierazteko, mailakatzerik gabe. Geroztik botere eta kontrol harremanetan oinarritzen ez diren erakundeen antolaketa ereduak eta sistema politikoak izendatzeko erabili da. Beraz, hierarkiaren aurkako kontzeptua litzateke heterarkia, edo gutxienez hierarkia finko eta zurrunaren aurkakoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, heterarchy.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
HierarkiaHierarkia erakunde edo gizarte bateko banako eta erakundeen mailakatze bat da, irizpide sozial batzuen araberakoa. Hierarkia batean ordenatzeko erabiltzen diren irizpideak banako eta erakunde horien boterearekin, lidergoarekin eta beste…