Herzberg-en motibazio teoria, Herzberg-en motibazio-higiene teoria edo bi faktoreen teoria Frederick Irving Herzberg psikologoak (1923-2000)  motibazioari buruz 1959 urtean plazaratutako teoria da, bereziki lan-arloan aplikatzen dena. Herzberg-en iritziz, gogobetea eta atsekabea ez dira kontzeptu dependenteak eta bata gehitzeak ez dakar bestea murriztea. Hala, gogobetearen aurkakoa ez da atsekabea gogobete-eza baizik, eta atsekabearen aurkakoa ez da gogobetea, atsekabe-eza baizik. Kontzeptu independenteak izanik, faktore ezberdinek eragiten dituzte; hala, Herzberg-ek motibazio-faktoreak bereizi zituen, gogobetea eragiten dutenak, eta higiene-faktoreak, desegokiak direnean atsekabea eragiten dutenak. Horrela, higiene-faktoreek zuzenean gogobetea sortzen ez badute ere, kontuan hartu behar dira lantokia garbitzeko (hortik, higiene-faktore izena), hau da, atsekabea ez sortzeko. Higiene faktoreen artean, soldata,  ingurune fisikoa eta antolaketa leudeke, besteak beste. Gogobetea sortzeko, motibazio-faktoreei eragin behar zaie, eta horien artean lorpenak eta horien aitortza, independentzia, promozioa eta lanpostu finkoa lirateke.
Ikus, gainera
 
 
Loturiko artikuluak
- 
Maslowen piramidea- Maslowen piramidea edo Maslow piramidea Abraham Maslow psikologoak 1940ko hamarkadan proposaturiko giza motibazio eta beharrizanei buruzko teoria eta eredu bat da, motibazio horietan lehentasun-mailak edo eskema hierarkikoa ezartzen duena,… 
 
- 
Teoría ausubeliana- La teoría ausubeliana es la teoría de aprendizaje desarrollada por el psicólogo norteamricano David Ausubel (1918-2008), en la que abogaba por un aprendizaje significativo, en el sentido de… 
 
- 
Itxaropenen motibazio-teoria- Itxaropenen motibazio-teoriak motibazioa (bereziki lan-motibazioa) azaltzeko Victor Vroom (1932- ) irakasleak 1964 urtean proposaturiko teoria da.  Beste aditu batzuek horren aldaerak garatu dituzte, hala nola Lyman Porter (1930-2015) and Edward…