Herri indigena (latinezko inde eta -gena hitzetatik, literalki "bertakoa") aspalditik eta luzaroan lurralde batean bizi izan den herri edo etnia da, berezko kultura edo kultura-elementu jakinekin (hizkuntza, ohiturak, bizimodua, instituzioak, ...), herri kontzientzia edo identitatea atxikitzen duena eta historian zehar eta egun ere zapaldurik edo menderaturik izan dena, gehienetan kolonialismoaren ondorioz, hala nola amerindioak edo Ameriketako indioak (bide batez, ohar gaitezen indio hitzak ez duela zer ikusirik indigena hitzarekin). Europan ere badira herri indigenak, hala nola sami herria, Eskandinaviako iparraldean eta gu geu, euskaldunok Euskal Herriko gure lurretan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Herri partaidetzaHerri partaidetza, partaidetza publikoa edo gizarte partaidetza herritarrek, indibidualki edo elkartetan bildurik, gizarte bizitzaren alderdietan esku hartzeko prozesua, arlo politikoan, ekonomikoan nahiz sozialean. Herri partaidetzak oinarri bi ditu:…
Herri-ondasunakHerri-ondasunak herri edo beste erkidego politiko natural edo juridikoki aitortu batenak dira, eta, beraz, jabetza eta aprobetxamendu eskubideak erkidego horretako kide bakoitzari eta guztiei aldi berean dagozkienak kolektiboki,…
Harri eta herriHarri eta herri Gabriel Aresti (1933-1975) euskal idazle bizkaitarrak 1964 urtean plazaratu zuen olerki-liburua da, aurreko hamarkadetako euskal poesiarekin, bereziki 1930eko hamarkadatik nagusitu zen sinbolismoarekin hautsi eta molde…