Demografian, heriotza tasa eremu geografikoa batean (herrialde batean, eskualde batean, ...) epe jakin batean (gehienetan, urtebetea) mila pertsonako gertatzen den batez besteko heriotza kopurua da. Honela kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[m=\cfrac{h}{p} \times 1.000\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-d0f5f9a48c05de8464e4ad5d1fc7f6d8_l3.png)
non,
epean izandako heriotza-kopurua den, eta
biztanle kopurua.
Adibidez, herri batean 5.000 biztanle izanik, 40 heriotza izan badira urtean, heriotza-tasa (40/15000)x1000=8 heriotza mila biztanleko da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mortality rate; gaztelaniaz, tasa de mortalidad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Birjartze-tasaBereziki administrazio publikoetan, birjartze-tasa hutsik geratutako lanpostuetatik zenbat atxiki edo betetzen diren adierazten du, portzentaje gisa. Administrazio publikoan lanpostu bat hutsik geratzen denean, erretiroagatik gehienetean, bi aukera daude:…
Eskolatze-tasaEskolatze-tasa edo eskolarizazio-tasa adin bakoitzeko ikasten ari diren pertsonen proportzioa da. Bi motako eskolatze-tasa bereizten dira: alde batetik, eskolatze-tasa gordinak ikasketa-maila jakin batean ikasten diren pertsonen kopurua zati…
Karga-tasa (grabamena)Fiskalitatean, karga-tasa edo grabamena oinarri zergagarriari edo oinarri likidagarriari aplikatzen zaion tasa edo portzentajea da, kuota osoa kalkulatzeko. Zerga gehikorretan, karga-tasa orduan eta handiagoa da, subjektu paisboaren irabaziak…