Filosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…

Heliozentrismoa edo teoria heliozentrikoa (antzinako grezierazko helios hitzatik, "egzkia") eguzkia unibertsoa zentroan jartzen duen teoria zientifikoa da, beste izar, planeta eta argizagi guztien mugimendua horren arabera azaltzen dituena. Antzinatik proposaturiko teoria izan zen, hala nola Heraklides Pontokoa eta Aristarko Samoskoaren eskutik, baina Nikolas Koperniko izan zen XVI. mendea teoria matematikoki landu eta zabaldu zuena, De revolutionibus orbium coelestium lanarekin, bere garaian erabateko iraultza zientifikoa eragin zuena, kopernikar iraultza izenekoa, ordurarte nagusi izan zen geozentrismoa ordezkatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.