Estatistikan, populazioa, unibertso ere deitua, ikerketa batean aztergai diren indibiduo edo elementu guztien multzo homogeneoa da. Homogeneotasunak adierazten du populazioko elementuak ezaugarri komunak dituztela, aldakorrak izan arren; adibidez,…

Agian, helburu publikoa bilatzen ari zinen, marketin arloan.
Estatistikan, helburu populazioa ikertu edo orokorrago heldu nahi den populazioa da, baino hainbat arrazoirengatik irisgarria ez dena eta beraz helburu ideal gisa definitzen dena. Beraz, populazio estatistikoaren baitan ñabardurazko kontzeptua litzateke. Adibidez, Donostiako biztanleak izan daitezke ikerketa bateko helburu populazioa, baina populazio hori ez da guztiz irisgarria ez inkestaz (pertsona bati Donostian bizi den galdetuta, agian erantzun desegokia, zehazgabea edo gezurrezkoa eman dezakeelako), ez erroldaz, erroldatutako pertsonak ez bait datoz guztiz bat hirian bizi diren hiritarrekin. Helburu populaziora guztiz mugatu ezinean, hartara hurbiltzen den populazio irisgarri batera iristea nahikoa izaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, población objetivo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.