Hedonismo psikologikoa edo motibaziozko hedonismoa, antzinako grezierazko ἡδονή (hedone) hitzetik, euskaraz "plazera", norberaren plazerak eta horren aurkakoa den minak gizakiaren motibazioa eragiten duten faktore bakarrak direla baieztatzen duen teoria da. Horren adierazpen osagarria da desira bizienari jarraiki eta plazer handiena bilatuz jokatzen duela gizakiak. Hedonismo psikologikoaren aintzindaria Epikuro izan zen. Jeremy Bentham filosofoak "naturak gizateria bi maisu subiranoren mendean jarri du: mina eta plazera" adierazi zuen 1780 urtean. Hedonismo piskologikoarekin bat gerora euren teoriak garatu dituzten korronte psikologikoak psikoanalisia eta konduktismoa izan dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
AsoziazionismoaAsoziazionismoa fenomeno psikologikoak subjektuak aurretik bizi izan dituen elementuen loturaren emaitza direla baieztatzen duen teoria edo paradigma psikologikoa da. Asoziazionismotik subjektuak ezagutzarik gabe jasotzen direla ere baieztatzen da. Anitz…
HedonismoaHedonismoa plazeraren bilaketa da, bereziki norberarena eta beste inorena, ahal den gehiena jasoz eta ahalik eta gutxiena emanez. Adiera arruntean termino gaitzesgarria da maiz, hedonista beti norberaren plazeraren…
Hedonismo etikoaHedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako greziar filosofoak…