Hedabideak edo komunikabideak giza komunikazioa bideratu egiten duten teknologiak dira, denbora, distantzia eta euskarri desberdinetan. Adibidez, posta elektronikoaren bitartez komunikazioa denbora desberdinetan gauzatzen da, distantzia handietara eta euskarri desberdinetan (testua, baina baita ere irudiak eta soinua ere bidali daiteke). Ez da beharrezkoa ordea hiru irizpideak (denbora, distantzia eta euskarri aniztasuna) batera betetzea komunikazio teknologia bat komunikabide izendatzeko (adibidez, telebistak ez du denbora aniztasunaren baldintza betetzen, aldibereko komunikazioa egiten baitu orokorrean). Beste sailkapen baten arabera, hedabideak pertsonen artekoak (posta elektronikoa), masa-hedabideak (telebista, adibidez) nahiz sare sozialak izan daitezke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Masa-kulturaMasa-kultura masa-hedabideek sorturiko produktu kulturalen multzoa da, publiko heterogeneo bati zuzendua baina aldi berean halako unidimentsionaltasuna erakutsi edota mainstream izenekoa osatzen duena. XX. mendearen erdialdetik kultura hegemonikoa da,…
Publizitate-saturazioaPublizitate-saturazioa iragarkiek, orokorrean edo marka edo enpresa batenak, hedabide baten edukian betetzen duten espazioaren portzentajea da (adinidez, egunkari batean, iragarkiek betetzen duten paper-espazioaren portzentajea). Erlatiboki, publizitate-saturazioa dagoela esaten…
Masa-komunikazioa eta masa-hedabideakMasa-hedabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari eta ez kolektibo jakinei zuzentzen den alde bakarreko komunikazioa burutzen duten hedabideak dira, profesionaltasun eta…