Adierazleak edo indikadoreak fenomeno konplexu baten egoera eta bilakaera zehazteko eratu eta jasotzen den informazioa da, gehienetan aldagai kuantitatibo moduan. Bereziki fenomeno baten egoera zehatza ezagutu edota aurrez…
![](/static/gizapedia_logo-fd4ef4cca898a9e3206708bd0ef6d042.jpg)
Estatistikan, haztapena edo ponderazioa total edo guztirako bat osatzen duten ataletako bakoitzari ematen zaion proportzio edo pisua da, bereziki adierazleak eta zenbaki indizeak eratzeko erabiltzen dena; adibidez, Kontsumorako Prezioen Indizean, erosketa-saskian barnehartzen diren produktuek ez dute garrantzi berdina kontsumo-prezioen bilakaera kalkulatzerakoan, produktuak kopuru desberdinetan kontsumitzen direlako; horregatik horien prezioak haztatu egiten dira, haien kontsumoaren arabera; horrela, esaterako, gatzari haztapen edo garrantzi txikiagoa ogiari baino, ogia gatza baino gehiago kontsumitzen delako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, weighting; gaztelaniaz, ponderaciones.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.