Haztapenak (ponderazioak)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, haztapena edo ponderazioa total edo guztirako bat osatzen duten ataletako bakoitzari ematen zaion proportzio edo pisua da, bereziki adierazleak eta zenbaki indizeak eratzeko erabiltzen dena; adibidez, Kontsumorako Prezioen Indizean, erosketa-saskian barnehartzen diren produktuek ez dute garrantzi berdina kontsumo-prezioen bilakaera kalkulatzerakoan, produktuak kopuru desberdinetan kontsumitzen direlako; horregatik horien prezioak haztatu egiten dira, haien kontsumoaren arabera; horrela, esaterako, gatzari haztapen edo garrantzi txikiagoa ogiari baino, ogia gatza baino gehiago kontsumitzen delako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, weighting; gaztelaniaz, ponderaciones.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.