Hazkunde-tasa


KategoriakEstatistika

Hazkunde-tasa magnitude batek aldi edo une batetik bestera zenbat hazi den adierazten duen zenbakizko balioa da. Orokorrean, K_{t-1} eta K_t izanik alderatu beharreko magnitude-balioak, honela kalkulatzen da magnitude horren hazkunde tasa t aldian edo unean aurreko t-1 aldi edo unea erreferentzia-aldi gisa harturik:

    \[h=\cfrac{K_{t}}{K_{t-1}}\]

Adibidez, salmentak 2020 eta 2021 urteetan 120 eta144 izanik, honela kalkulatzen da salmenten hazkunde-tasa 2021 urtean, 2020ko salmentekin alderaturik:

    \[h=\cfrac{144}{120}=1.2\]

Eta horrela, salmentak 2021 urtean aurreko urtearekin alderaturik %20 igo zirela esango dugu.

Ikus, gainera

265 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.