Hazkunde pertsonala edo garapen pertsonala pertsona batek bere gaitasun eta ahalmen pertsonalak, arlo kognitiboan edo sozialean, garatzen dituen prozesua, kontzientea ala ez. Prozesu horretan ikaskuntza, hausnarketa, kontzientzia hartze, jarrera aldaketa eta helburuen planteamendu, garapen eta lorpena gertatzen dira, pertsona askeagoa, aktiboagoa eta jakintsuagoa izatera daramatenak, azkenean ongizate handiagoa lortu eta zoriontsuagoa izate aldera. Hazkunde pertsonala ez da derrigor arrakastarekin lotu behar, hain zuzen ere porrota batzuetan hazkunde pertsonaleko prozesuen abiarazlea izaten da, non pertsonak bere bizitzan egindako bidearen birplanteamnedua egiten duen, baizik eta pertsoanb bizitza benetakoagoa eramango lukeen irekitasun existentzial batekin. Izan daiteke prozesu guztiz autonomoa, baina baita ere gidatua, mentore izeneko eragileen bitartez, nahiz eta pertsona bera izan behar den azkenean eraldaketa eta hobekuntza prozesua garatu behar dituena.
Loturiko artikuluak
Salmenta pertsonalaSalmenta pertsonala enpresaren salmenta-indarrak bezeroekin harremanak eratu, haiei produktua edo zerbitzua aurkeztu eta erosketara bultzatzeko egiten diren ekintzen multzoa da. Presentzalki, telefonoz nahiz online egin daiteke. Abantaila moduan,…
Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoaHazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten…
Irekitasun existentzialaExistentzialismoaren baitan eta zehazkiago psikologia existentzialaren eremuan, irekitasun existentziala edo irekidura existentziala pertsona batek bizitza benetakoagoaren eta zentzu sakonagoko existentziaren aldeko jarrera aktiboa eta ahalmena da. Oinarri horietatik,…