Hawthorne efektua pertsonekin egindako esperimentuetan jaso den erreaktibitate-efektu bat da, non pertsona horien emaitza edo errendimendua esperimentatzen den faktorea aldatuta zein aldatu gabe hobetu egiten den, kontrol-taldean zein tratamendu-taldean alegia, besterik gabe esperimentuan parte hartzeagatik motibatuago egoteagatik. Efektua 1920 eta 1930eko hamarkadetan egindako Hawthorneko esperimentuetan jaso zen, non langileen produktibitatea gehitu egin zen aztertuko langile taldeetan, inguruko kondizioak aldatuz zein aldatu gabe. Hawthorne efektua ikusita, urte haietan garatzen ari zen Gizarte Harremanen Eskolak langileen motibazioak, bereziki autorrealizazioa eta talde barruko integrazioa, produktibitatearekin erlazio zuzena zuela baieztatu zuen. Geroztik bereziki lan-psikologiaren eta lan-antolaketaren eremuan aipatutako efektua izan da, baina saiakuntza klinikoetan ere jaso da, esperimentuetan parte hartze soilak osasun-egoeraren hobekuntza ekarri izan duela ikusita. Dena den, ustezko Hawthorne efektuaren hiri-kondairatzat jo izan da batzuen aldetik, Hawthorneko esperimentua behar bezain zorrotz burutu ez eta jasotako datuek efektuaren ebidentzia argirik azaltzen ez dutelako.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zoru-efektua eta sabai-efektuaZoru-efektua eta sabai-efektua inkesta eta proba akademiko eta profesionaletan gertatzen diren efektuak dira, inkestako galderak edo probako atazak errazegiak nahiz zailegiak izateagatik lortutako erantzunak indibiduoak diskriminatzeko baliagarriak ez…
Auzokotasun efektuaAuzokotasun efektua edo auzo efektua pertsona batek bere ingurukoen portaera berdinak izaten dituela baieztatzen duen efektu, printzipio eta teoria da. Bereziki psikologia sozialean erabili izan da, botoa, ikasketa…
PlazeboaPlazeboa printzipioz printzipioz gaixotasun bat eta horren sintomak sendatu edo arintzeko ahalmenik ez duen substantzia edo prozedura da; adibidez, azukre hutsarekin egindako pilula da edo min kroniko bat sendatzeko egindako…