Hauteskunde primarioak


KategoriakPolitika

Politikan, hauteskunde primarioak hurrengo hauteskunde batean alderdi bateko zerrendetan aurkeztuko diren huatagaiak nominatu edo hautatzeko hauteskundeak dira. Hauteskunde primarioak itxiak izan daitezke, bozkatzeko aukera dutenak alderdikiak baino ez direnean, eta irekiak, edozien hiritarrek bozkatu dezakeenean hautagaia aukeratzeko. Orokorrean, hauteskunde primarioak hautagaiak aukeratzeko beste prozedurak (alderdietako zuzendaritzatik, asanblada orokorrak edo partzialak, ...) baino demokratikoagoak direla irizten da, maiz demokraziatik urrun dauden alderdi-aparatutik aparte egiten direlako. Munduan zehar, Ameriketako Estatu Batuak dira presidentetzarako hautagaiak hauteskunde primarioen bitartez hautatzen diren kasurik aipagarriena, alderdi demokrataren zein alderdi errepublikarraren kasuan.

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.