Demokrazia liberal eta parlamentarioetan, hauteskunde-programa edo hautes programa alderdi politiko batek hauteskunde baterako aurkezten duen agiria da, non hauteslegoari begira aurkezten diren bere ideia politiko nagusi eta orokorrak, ingurune politikoaren interpretazioa eta balorazioa, hauteskundeek ekarriko duten gobernu berrirako asmoak, dela gobernatzera heltzen direlarik dela oposizio politikotik, eta arlo ekonomiko, sozial nahiz kulturalerako dituzten proiektu zehatzak. Ohikoa izaten da, hauteskunde programak propaganda-tresna hutsa izatea izatea, aurkari politikoa erasotuz eta herriarentzat posible eta bideragarri dena baino askoz gehiago agindu edo hitz ematea. Gobernatzera heltzen den alderdi politikoaren hauteskunde programaren gezurrak eta faltsukeria maiz geratzen dira agerian hauteskundeak eta gero, oposizio politikoaren kritikarako argudioak emanez eta herritarrengan desafekzio politikoa sorraraziz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, electoral program; gaztelaniaz, programa electoral.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Desafekzio politikoaDesafekzio politikoa herritarrek politikari eta instituzio politikoekin sentitzen duten atxikimendu eta konfiantza eza da, herritar horiek partehartze politikotik urrundu eta politikarien aurkako arbuioa eta erasokortasuna dakarrena. Desafekzio politikoaren…
Hauteskunde primarioakPolitikan, hauteskunde primarioak hurrengo hauteskunde batean alderdi bateko zerrendetan aurkeztuko diren huatagaiak nominatu edo hautatzeko hauteskundeak dira. Hauteskunde primarioak itxiak izan daitezke, bozkatzeko aukera dutenak alderdikiak baino ez…
Oposizio politikoaOposizio politikoa herrialde bateko gobernuaren aurkakoak diren alderdi politiko eta beste erakundeen multzoa da. Herrialde demokratikoetan oposizio politikoa guztiz instituzionalizaturik dago, eta gobernuaren kontrol politikoa egiten duen agente…