Hautematea edo pertzepzioa organismoek ingurumenetik informazioa jasotzeko ahalmena da, estimuluek zentzumenetan eragiten dituzten efektuen bitartez, eta ingurumen horretara moldatzearren. Bereizi behar dira estimulua bera, eta ingurumenetik organismoak azkenean jasotzen duen informazioa: pertzepzioa, beraz, input edo sarrera batetik (estimulutik, alegia) irteera batera (jasotako informazioa, alegia) igarotzeko prozesua da. Hautematea hiru fasetan garatzen dela esan daiteke: lehenik, zentzumenezko oinarrizko errepresentazio bat egiten da, non koloreak, formak eta mugimenduak bereizten diren; bigarrenik, lehen fasean jasotako propietate sentsorialak antolatu egiten dira, beste objektu edo egoeretatik bereiztearren; eta azkenik, hautematezko ezagutza, non objektua, entitatea edo egoera bereizi egiten den.
Aurrekari filosofikoak
Platonek eta Descartesek hautematea ariman aurki daitekeen ahalmena dela uste zuten. XVII mendetik, enpirismoak hautematea ezagutza ororen oinarrian kokatzen du.
Konstruktibismoa
Konstruktibismo filosofikoaren arabera, hautematea ez da prozesu pasibo bat, subjektuak aurretiko ezaguera baliatuz garatzen duen prozesu aktiboa baizik, erabat subjektiboa. Konstruktibismoaren aurkako teorien arabera, berriz, hautematea edo beraz ezagutza errealitatearen islada besterik ez litzateke izango, ingurumenak organismoan eragiten duena.
Gestalt
Gestalt eskolaren arabera, hautematea "dena zatien bilketa baino gehiago da" printzipioan oinarritzen da. Horren arabera, subjektuak pertzepzio-elementu sinpleak jaso eta horiek antolatu ordez, zuzenean osotasunari erreparatzen dio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sinestesia (hautematea)Psikologian, sinestesia gertatzen da estimulu bakar batek eragiten duen sentsazioarekin batera beste sentsazio paralelo batzuk sentitzen direnean, azkenean pertzepzioa edo sentsazioarekin interpretazioa aldaratzera eraman dezakeena: adibidez, urdina ikustean,…
ZentzumenakPsikologian, zentzumenak izaki bizidun batengan pertzepzioa edo estimuluak hautemateko gaitasun edo ahalmena ematen duten organo eta sistema fisiologiko bereziak dira, bakoitza estimulu mota bat hautemateko gauza dena. Gizakiaren…
IlusioakIlusioa objektu fisiko baten pertzepzioa objektu horrenak ez diren ezaugarriekin jasotzen denean gertatzen den pertzpeziozko egoera da. Adibidez, objektu zuri bat gris kolorez ikusten bada, ilusioa gertatzen dela…