Puntako teknologia, goi teknologia edo goi mailako teknologia une batean teknologia aurreratuena izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, azken aurkikuntza zientifiko eta teknikoetan oinarritzen dena, eta industria gutxi batzuetan…

Hauspoa haizea hartu eta indarrez kanporatzeko gailua da. Orokorrean, haize edukiontzi malgua da, zabaldu egiten dena haizea hartzeko eta hura ixtean haizea tutu batetik edo batzuetatik botatzen duena. Haizea hartu eta kanporatzeko aho edo sarrera desberdinak erabiltzen ditu, itzulerarik gabeko balbula baten bitartez. Hainbat erabilera ditu: haize musika-tresna batzuk, akordeoia edo trikitixa kasu, hauspoaren mekanismoan erabiltzen dira; burdingitzan, hauspoa sua bizitu eta tenperatura handitzeko erabiltzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bellow; gaztelaniaz, fuelle.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.